Berdintasuna
Lagundu nahi dizugu, gure kezkarik handiena zu, emakume hori, zarelako, eta zuregatik eta zuretzat egiten dugu lan. Zatoz guregana eta Erandioko emakumeentzako jabekuntza-eskola ezagutuko duzu, baita bertako hitzaldiak, tailerrak eta abar ere. Uste duzuna baino informazio, jakintza eta aholkularitza handiagoa eskain diezazukegu.
Ezagutu Erandiok zuregatik eta zuretzat egiten duena.
Erandioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III.Plana (2017-2019)
Erandioko Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren helburu nagusia gure udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea da.
Helburu hori lortzeko asmoz, Erandioko Udalak 2017ko otsailaren 23an ospatutako osoko bilkuran “Erandioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III.Plana (2017-2019) (Pdf)” onartu zuen. Plan honek Udal Berdintasun Zerbitzuaren ekintzak bideratuko ditu hurrengo urteetan, bai Udalaren barruan baita herritarren artean ere.
III. Berdintasun Plana (2017-2019)
Erandioko Emakumeen Kontseilua, helburuak:
Emakumeek erabaki-alor guztietan parte har dezaten laguntzen dugu.
Elkarteen eta tokiko administrazioaren arteko elkarrizketagunea izan nahi dugu.
Erandioko Emakumeentzako jabekuntza eskola
Erandioko emakumeen jabekuntza indibidualeko eta kolektiboko prozesuak sustatu nahi ditugu, bat egiteko, eztabaidatzeko, bizipenak elkarri trukatzeko, sareak sortzeko eta ikasteko guneak sortu nahi ditugu, emakume erandioztarrek udalerriko bizitza sozialean, politikoan, kulturalean eta ekonomikoan duten partaidetza areagotzeko.
Genero indarkeria eta sexu eraso kasuetan jarduteko eta koordinatzeko I. udal protokoloa, helburuak:
Tokiko hainbat baliabidez osatutako Protokoloa koordinatzeko plataforma bat sortu nahi dugu, arreta-eredu eraginkorrago bat lortzeko.