Lurraldea

Arlo honek askotariko gaien gaineko erantzukizuna dauka, eta gai horiek guztiek lurraldea partekatzen dute, lurraldearekin lotura berezia eta zuzena izanik. Kontuan hartzekoa da, gainera, lurraldea oinarrizkoa dela herritarron eguneroko bizitzarako, bizitza hori, ezinbestean, ingurune fisiko batean gertatzen delako, lurralde batean alegia.

 Horregatik, gobernu-ekintza horren ondorioz hartzen diren erabakiek oso eragin handia eta esanguratsua dute udalerriko herritar guztien bizi-kalitatearen hobekuntzan.

 Arlo honetan bildutako gai nagusiak beste zenbait azpisailetan bana daitezke:

Hirigintza-diziplina, hirigintza-plangintza eta hirigintza-kudeaketa

  • • Lizentziak eta aldez aurreko komunikazioak (obrak, jarduerak irekitzea, bide publikoaren okupazioa, finka-bereizketak eta abar).
  • • Higiezinen segurtasun-baldintzak kontrolatzea (betearazteko aginduak, aurri-deklarazioak).
  • • Eraikinen azterketa teknikoa.
  • • Hiri-plangintza eta hirigintza-kudeaketa.
  • • Udalaren lurzoru-ondarea.
  • • Hirigintza-kontsultak eta katastro-informazioa.
  • • Lurraldean eragina duten udalaz gaindiko proiektuak.

Obrak eta zerbitzuak

  • • Udal-azpiegitura eta -sareak (bidezaintza, ur-hornidura, saneamendua eta abar).
  • Argi publikoak eta semaforoak.
  • Lorezaintza eta hiri-ekipamendua.
  • Udal-eraikinak.
  • Obren Udal Lantaldea.
  • Udal-obra publikoen proiektuak eta haien kontratazioa.
  • Hiri-garraioa.

Ingurumena

  • • Bide-garbiketa.
  • • Hondakin-bilketa. Birziklatzea.
  • • Udal-mendiak.
  • Jardueren ingurumen kontrola.