2017ko edizioari amaiera emateko xedez “Madrid es negro” jaialdiaren enkargu gisa hasi zena Anaut bandak soul musikaren aitzindarietako bati egindako  maitasun-adierazpen bihurtu da.

Laukote madrildarra, bi haize- instrumentuz lagunduta, seikotera igaro da, eta, hil eta 55 urtera, Georgiako jenioaren hit handiak xehatzen dituen errepertorioa atondu du, Otisek eta bere taldeak abesti-idazle eta interprete gisa duten talentuari balioa ematen saiatzeko. Can’t Turn A Loose You klasikoa biziberritzen duen ikuskizuna, Rolling Stonesen ustez jatorrizkoa gainditzen duen Satisfaction-en bertsio lehergarria, Mr. Pitiful Respect edo Try a little tenderness, besteak beste, eta Otis Reddingek inoiz zuzenean interpretatu ez zituen abestiak berreskuratu dituzte.

Erosi zure sarrera hemen